CONCIERTO DE NAVIDAD EN SANTESTEBAN - EGUBERRIKO KONTZERTUA DONEZTEBE

Mendi Abesbatza, Coral Mendi Txiki, alumnos de la E. M. de Agorreta y B. de Txistularis de Donostia.
CONCIERTO
Fecha: 2019-12-13 20:00

Lugar: Parroquia San Pedro de Santesteban

EGUBERRIKO KONTZERTUA DONEZTEBEN

Aurtengoan ere Doneztebe herriak azken urte hauetan ohi duenez Eguberriko Kontzertu berezia hartuko du, herriko MENDI eta MENDI TXIKI Abesbatzen, Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen eta Agorreta Musika Eskolako ikasleen eskutik.

Aurtengo ikastaroa berezia izaten ari da antolatzaileentzat, izan ere, 25 urte beteko baitira MENDI Abesbatza sortu zenetik. Hori dela eta, aurtengo egitarauaren aukeraketa zinez zaindu dute eta emanaldian bertan, kanta ugari egun horretarako espreski prestatu dituztelarik.  Kontzertuari hasiera Txistulariek bakarka emanen diote, PASTORELA eta EGUBERRIA obrekin. Ondotik MENDI TXIKIko eta Agorreta Musika Eskolako gaztetxoen saioa izanen da, ohikoa duten bizitasunarekin. Gainera, aurtengoan Jose Ignazio Ansorena Maisuak  MENDI TTIKI abesbatzari bereziki eskainitako obra bat abestuko dute estrainekoz: URTE BERRI BERRI.

Kontzertuaren hirugarren zatian, MENDI ABESBATZAk eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak bat eginen dute Eguberriko inguruko kantak eskaintzeko.  Camille Saint-Säens Konpositore frantziarraren TOLLITE HOSTIAS ederrak eta Julio Domínguez galiziarraren TRES MOTETES PARA O TEMPO DE NADAL diztiratsuek emanen diote hasiera, eta ondotik, hainbat Gabon Kanta eskainiko dituzte, tartean izanen direlarik MESIAS SARRITAN edota BELENEN SORTU ZAIGU doinu hunkigarriak edota Murtzia aldean jasotako ¿QUÉ SONAJERO DARE? doinu goxoa.

Hitzordua Doneztebeko San Pedro Parrokian izanen da, datorren abenduaren 13an, ortzirala, arratsaldeko 20:00tan.

 

 

CONCIERTO DE NAVIDAD EN SANTESTEBAN

La villa de Santesteban acogerá un año más el Concierto de Navidad organizado por la Coral MENDI ABESBATZA, que este curso cumple su 25 Aniversario. En la cita contará, además de la citada agrupación, con la Coral MENDI TXIKI, los alumnos de la Escuela de Música Agorreta y la colaboración inestimable Banda de Txistularis del Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián.

El programa del Concierto ha sido seleccionado con mucho mimo, contando con el estreno de varias obras por parte de la estas agrupaciones. Tras PASTORELA y EGUBERRIA ofrecidas en por los Txistularis en solitario, los jóvenes de MENDI TXIKI y la Escuela de Música cantarán dos villancicos, incluyendo URTE BERRI BERRI, obra dedicada a MENDI TXIKI por el Maestro José Ignazio Ansorena, que se oirá por primera vez en este concierto.

En la tercera parte, los componentes de MENDI ABESBATZA unirán sus voces a los txistularis para ofrecer un repertorio variado en torno a la Navidad: comenzarán con el grandioso TOLLITE HOSTIAS del Oratorio de Navidad de Saint-Säens y los hermosos TRES MOTETES PARA O TEMPO DE NADAL del gallego Julio Domínguez, para seguir con diversos villancicos, entre los que están el simpático ¿QUÉ SONAJERO DARÉ? de Murcia, así como los entrañables MESIAS SARRITAN o BELENEN SORTU ZAIGU JINKOA.

La cita será el próximo día 13 de diciembre, viernes, a las 20:00 h. en la Parroquia San Pedro de Santesteban.

 

 

 

 

Todas las fechas


  • 2019-12-13 20:00
 
Volver